Bizitza propioa duen eraikina — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Bizitza propioa duen eraikina

Fatxaden bolumenek dute protagonismoa
Bizitza propioa duen eraikina
The Kube Tarragona
2023/08/22

The KUBE proiektua aurkezten dizut. Oharkabean pasatuko ez diren eraikinen multzo bat da, Tarragonako hirian. Bere bolumenen jolasarekin eta modu ikusgarrian altxatzen den 10 solairuko dorre batekin, proiektu arkitektoniko honek harritu egiten du beti. 


DNA Barcelona estudioak, Aryanour Djalali buru duela, etxebizitza horiek diseinatu ditu organismo baten zelulen antzera; denak zedarrituak eta ondo definituak, baina, aldi berean, multzoan integratuta eta harekin koherente izanik.

Proiektu berritzaile horrek hiru eraikin ditu, eta eraikin horietan guztira 311 etxebizitza daude. Baina obra arkitektoniko horretan, fatxadan dituen terrazak eta kubo formako leiho handiak dira atentzioa ematen dutenak. 

Baoak eta irtenuneak abileziaz kokatuta, ikusizko efektu berezia lortzen da.

Erritmo bertikala eta akabera iluna

Zuzendaritza fakultatiboa ULMA Architectural Solutionsekin harremanetan jarri zenean, oso premisa argia planteatu zuen: fatxadak erritmo bertikala izan behar zuen, bolumenen eta eraikinen neurrien inguruan.

Stoneok eskaintzen dituen akaberen gamaren barruan, miniuhin formako testura bat dago. Uhin horiek hainbat orientaziotan daude eskuragarri: bertikalean, horizontalean edo diagonalean. 

Arkitektura estudioek lortu nahi duten efektuaren arabera aukeratzen dute uhinen antolamendua. Kasu honetan, erritmo bertikala izan behar zuenez, premisa hori argi baitzegoen, orientazioaren aukeraketa argia izan da.

Irudietan ikus daitekeenez, leihoa estaltzen duen perimetroa URA testurarekin estalita dago, miniuhina bertikalean jarrita, eta akabera ilunarekin.