Bizikletan Aloñara 14.Ekitaldia — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Bizikletan Aloñara 14.Ekitaldia

2001 urtea izan zen, ULMA Orga Jasotzaileetako langile kirolarienak bizikleta hartu eta Aloñara igo ziren lehenengo aldia.
Bizikletan Aloñara 14.Ekitaldia
2014/07/09

Igoera Oñatin hasi eta Aloñan amaitu zuten. 14 urtez, urtero ospatu dute.

Aurten ere 20 lankide elkartu ziren uztailaren 5ean, Oñatin eta egun ederra pasa zuten eguzkia lagun.

Esfortzuaren ostean, Euskal Herrian ohikoa den moduan, hamarretakoa izan zen goizeko ekintza nagusia. Duru kotxabola eder batean pasa zuteneguna, paraje zoragarria benetan!