Bisitari kopuruaren hazkunde handia 2016ko FRUIT LOGISTICAn
Barazki eta frutaren sektorea industriarik garrantzitsuenetakoa da ULMA Packagingentzat, eta FRUIT LOGISTICAren azken edizioan, bisitari kopuru handi baten aurrean, ULMAk fruta eta barazkiak ontziratzen duen jakituria eta espezializazioa erakutsi zituen.
Ontziratzeko teknologien abaniko handi batekin –Flow Pack (HFFS), Bertikala (VFFS), Termozigilatua eta Film Zabalgarria–, ULMA Packagingen erakustokia bisitatu zuten pertsonek askotariko soluzioak ikusi ahal izan zituzten, produktuak kontuz manipulatzea behar duen sektoreari zuzenduta.
ULMA Packagingen soluzioek egoki ontziratzeko bitarteko bat eskaintzen dute, produktu bakoitzari doituta. Teknologia desberdinak erabiliz (makrozulaketak, mikrozulaketak, film iragazkorrak…), ontziaren iragazkortasuna kontrolatu daiteke, produktuaren arnasketa tasarekin batera, eta barruko gasen kontzentrazioan oreka ezin hobea lortzen da. Horrenbestez, produktuaren bizitza baliagarria ahalik eta gehien luzatzen da.