Bideo korporatibo berria estreinatu dugu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Bideo korporatibo berria estreinatu dugu

Hainbat hilabetez errealizazio eta ekoizpen zaindu bat landu ondoren, korporatibo berria aurkeztu dugu.
Bideo korporatibo berria estreinatu dugu
2023/08/10

Ikus-entzunezko pieza horretan, drainatze eta arkitekturako soluzio berritzaileak eta pertsonalizagarriak erakusteaz gain, lanaren atzean gauden profesionalen taldea ezagutarazi nahi izan dugu.
 
Izan ere, pertsonak dira ULMA Architectural Solutionsen bihotza, eta gutako bakoitzak taldean lan egiten dugu, planetan eragin positiboa lortzeko eta bezeroen beharrak asetzeko.  

Bideo berria egiteko, mundu osoan zehar bidaiatu dugu aldian-aldian ULMA Architectural Solutionsen soluzioak eta produktuak ekinean grabatzeko; Brasiletik Finlandiaraino, nazioarterako bokazioa eta irismena islatzeko.
 
Baina bideoa benetan berezi bihurtzen duena da lankideok ikus-entzunezko lan berri honen xehetasun bakoitzean jarri dugun maitasuna eta gogo bizia.