- Ulma Construction
Beste dorre bat Limako erdigunean, Peru
Eraikuntzak ingurumenaren eraginkortasuna eta erabiltzailearen esperientzia hartu ditu kontuan, langileen egunerokoan ongizatea sortzeko. 1.500 m²-ko 19 solairu, 7 soto, heliportu bat eta aisialdirako guneak ditu.
Lurpeko pantaila hormak egiteko, COMAIN enkofratua erabili da, lodiera txikiagoko euste hormak, kalitate onekoak, seguruak eta diseinukoak lortzeko. Lehen mailatik aurrera, hormak LGW enkofratu arinarekin egin dira. "C" formako nukleorako (igogailuen zuloa) irtenbide gisa, RKS sistema igokari gidatua planteatu da, LGW enkofratu panelekin konbinatuta. Sistema autoigokaria denez, ez da garabia erabili behar izan hormak maila guztietan egiten diren bitartean (7. solairutik 18.era).
72 metroko altuera duen dorrearen eraikuntza HWS perimetro babesarekin osatu da hirugarren solairutik; irtenbide horrek lan espazio seguruak sortzen ditu, eta kontuan hartzen ditu bai materiala pilatzea, bai obraren barruko zirkulazioa.
Erlazionatutako Erreportaiak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- TALENTUAREN KUDEAKETA. “ULMA barruan dagoen talentua indartu behar dugu, eta talentu hori bizigarri berriarekin uztartu, aurre egin beharreko erronkei erantzun ahal izateko.”
- “Sustatu behar dugun oinarrizko indargunea pertsona bakoitzarena da. Gainerako indarguneak hortik jaiotzen edo eratortzen dira”.
- 23 herrialdetan presentzia zuzena dugu