Aukera ugari proiektu arkitektoniko bat pertsonalizatzeko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Aukera ugari proiektu arkitektoniko bat pertsonalizatzeko

ULMA Architectural Solutionsek bere bideo berria merkaturatu du, non Creaktive fatxada aireztatuen gamak dituen aukera handiak erakusten dituen. Bere gama moldakor eta sortzaileena da arkitektoei beren proiektuak sortu eta pertsonalizatzeko aukera sorta zabala eskaintzeko gai dena.
Aukera ugari proiektu arkitektoniko bat pertsonalizatzeko
2016/06/14

Zehazki, ikus-entzunezko atal honek Gustau Gili arkitektoaren eta ULMAko talde teknikoaren eskutik “Sant Pere Mulanta” eskolaren proiekturako aurrera eramandako talde lana erakusten du; bertan Gilik industria fabrikatzailearen eta arkitektoaren arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du horrelako proiektu pertsonalizatuak aurrera eraman ahal izateko. “Proiektugilearen eta industriaren arteko konplizitatea ez da oso ohikoa, eta uste dut funtsezkoa dela bi aldeentzat, horixe aurkitu nuen ULMAn”.

Proiektu honetarako testura berezia garatu da mahats-orri baten marrazkia simulatuz, eta kolore berezia ere gehitu zaio.

Hormigoi polimeroaren moldakortasunak, 25 urtetik gorako esperientziarekin eta ULMAko talde teknikoaren know-how-arekin batera, proiektugileei aukera eskaintzen die irudimena askatu eta proiektuei ukitu pertsonal hori emateko.

Prozesua azaltzeko modurik hoberena egindako obren adibideak erakustea da, non ULMAren eta proiektugileen arteko talde lanari esker neurrira egindako fatxada-diseinua lortu den, pertsonalizazio aukera ugari dituena.

Creaktive gama ez dira soilik plakak, sormena da, ezagutza teknikoa, pertsonalizazioa eta, batez ere, talde lana da.

Ikusgai dago ULMAren web gunearen bideoen atalean (http://www.ulmaarchitectural.com/eu/bideoak/)eta ULMA Architecturaleko Youtube kanalean.