Antitakoiduna, pertsonentzat atsegina den sareta diseinua — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Antitakoiduna, pertsonentzat atsegina den sareta diseinua

Pertsonalizatu badaiteke, pertsonalizatu egiten da.
Antitakoiduna, pertsonentzat atsegina den sareta diseinua
Alacanteko Zabalguneko Pasealekua
2023/09/20

Gunea birgaitzeko unean, Udalak drainatze soluzio bat behar zuen, alde batetik, metatzen den euria ebakuatzeko behar besteko gaitasun hidraulikoa izango zuena, eta, bestetik, pasealekutik ibili ohi direnentzat (batzuetan oinutsik doaz, hondartzatik atera direlako) eta hango terrazetan ibili ohi direnentzat “atsegina” den sareta diseinua izango zuena; 

ULMAko teknikarien taldeak argi zuen.

Ahalmen hidrauliko handiko kanala behar zuten, esaterako, F300a, antitakoi diseinua duen saretarekin; izan ere, sareta horrek, bere izenak adierazten duen bezala, ez du orratz takoi bat ere sartzen uzten, oso zulo txikiak dituela, baina, halere, ura ebakuatzea ahalbidetzen du. Sareta honekin estropezu gogaikarriak edo istripuak saihesten ditugu, eta aldi berean ahalmen hidrauliko optimoa bermatzen dugu.

Neurrira egindako sareta antitakoiduna

Arazoa planteatzen da ikusten dugunean sareta antitakoidunen zabalera 250 mm-koa dela gehienez ere eta F300 modeloan sartzeko, berriz, 360 mm-ko zabalera duen sareta bat behar dugula.

Tira, zehazki behar zuten sareta ez zegoen.

Guri izugarri gustatzen zaizkigu erronka txiki hauek. Gure bezeroei entzutea gustatzen zaigu, eta ahal den neurrian haien beharrak konpontzea.

Lanari ekin genion, eta zabalera egokia zuen sareta bat diseinatu genuen.  

Erronka gainditu ondoren, F300 kanaleko 230 metro lineal instalatu ziren, sareta antitakoidunekin.