Abiadura handiko FM 405 modelo berria atmosfera kontrolatuan produktuen ontziratze hermetikoa egiteko — Begira - Ulma aktualitatea

Abiadura handiko FM 405 modelo berria atmosfera kontrolatuan produktuen ontziratze hermetikoa egiteko

Abiadura handiko FM 405 modelo berria atmosfera kontrolatuan produktuen ontziratze hermetikoa egiteko
2017/07/18

ULMAk Interpack 2017n aurkeztu zuen 200 ontzi/min-ko abiaduran atmosfera kontrolatuan ontziratzeko gai den makina berria. Ekoizpen maila horretan lan egiteko makina berriaren sendotasuna eta fidagarritasuna azpimarratu dira bereziki.

Aldatutako edo aldatu gabeko atmosferarekin ontziratzea eskatzen duten haragi, gazta, aurrez prestatutako plater eta opilen sektoreen aplikazioetara bideratuta dago.

Modelo berri hau osasun eta garbitasun eskakizun zorrotzenak asetzeko moduan diseinatu dute eta herdoilgaiztasun mailarik handienarekin hornitu da makina. Elikatze orga hondakinak ez pilatzeko moduan diseinatuta dago eta, aldi berean, presiozko urarekin garbitzen da.

Lan egiteko erraztasuna, 10’’-ko UPC kontrol bidezko interfazea eta bobinaren aldaketa automatikoa sinplifikatzeko diseinatutako Easy-tape sistema ere zaindu dira diseinu garaian.