A Estrada, Espainiako osasun zentrorik onena — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

A Estrada, Espainiako osasun zentrorik onena

Estetikoki diskretua eta dotorea den kanalizazioa
A Estrada, Espainiako osasun zentrorik onena
2022/07/14

Pontevedrako A Estradako biztanleek Espainiako osasun zentrorik onena dute. Izan ere, bosgarren aldia da A Estradako osasun zentroak 'Best in Class' saria lortzen duela, Espainia osoko lehen mailako arreta zerbitzurik onena delako.

Vazquez Muíño eta Naos Arquitectura estudioek diseinatutako eta UTE Puentes-Ogmios enpresak exekutatutako zentro berriaren instalazioak estreinatu eta egun gutxira iritsi zen sari hori. Eraikuntza berrirako ULMAren drainatze sisteman konfiantza izan dute.

Hormigoi polimerozko SELF drainatze kanalak erabili dira, oinezkoentzako guneetarako eta turismoen noizbehinkako trafikorako diseinatuta daudenak. Kasu honetan, SELF300 eta EUROSELF kanalak ezin hobeak dira barruko kaleetarako, plazetarako, jolas guneetarako, parkeetarako, etab.

Bestalde, zentroan MINIKIT drainatze kanal arina dago, 50 mm-ko altuerakoa. Kanal hori altuera muga duten eremuetarako diseinatuta dago, eta ezin hobea da garajeetako forjatu, soto, aldagela, estalki eta abarretan aplikatzeko.

Estetikoki diskretua den kanalizazioa, dotorea eta zentroaren diseinuarekin bat datorrena. Eta zergatik ez esan, egonleku atsegina, itxaronaldia atseginagoa izan dadin.