2026eko ekaineko haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik
Maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik zuen seme-alabak ULMAko ekaineko haurrentzako tailerretan izena emateko epea.
Datak 2026ko ekainaren 1etik 19ra bitartekoak dira, eta ULMAko langileen 4 - 12 urte bitarteko seme-alabei zuzenduta daude. Adin-tartea zabaldu egin da, kontziliazio-esparruan sartzeko. Tailerrak 14:00etatik 18:00etara egingo dira, lan-ordutegiarekin ahalik eta gehien bat etor daitezen, familien eskaerei erantzunez.
ORDUTEGIA:
13:45H 14:15H SARTZEKO MALGUTASUNA.
14:30H-16:30H JARDUERA.
16:30h-16:45H LEHEN BILKETA - HAMAIKETAKOA.
17:45H-18:00H BIGARREN BILKETA.
LEKUA: Oñati. Txantxiku ikastola.
Izena emateko, sartu esteka honetan.
https://forms.gle/vVgo35VGJe7etTBw8
Tailer guztiek gai bera landuko dute: lankidetza, garapena eta elkartasuna, adinaren arabera egokitutako jardueren bidez.