Ulma Forged Solutions
2013rako Hausnarketa Estrategikoa egiteko jardunaldiak.
ULMA Piping-en kudeaketa ereduari jarraituz, abenduaren 14an eta 17an, ULMA Piping-eko sail guztietako ordezkariek bilera egin zuten 2009-2014 epealdirako plan estrategikoa berrikusi eta horrela, 2013ko gestio planean txertatu beharreko negozio helburuak berrikusi zein eguneratzeko.
Azterketa eta hausnarketarako bi egun oso izan ziren eta lantaldeak antolatu ziren enpresaren ahultasun nagusiak antzeman eta 2013rako ekintzak erabakitzeko.
Bertaratuek ekarpenak egiteko aukera izan zuten eta batez ere, nork bere lan esparruaren araberako ikuspuntua adierazi ahal izan zuen.