14 mila m² aldamio Rivera de Huesnaren ibarraren gaineko zubia konpontzeko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

14 mila m² aldamio Rivera de Huesnaren ibarraren gaineko zubia konpontzeko

ULMAk aldamio soluzioak eskaini ditu Rivera de Huesnaren ibarraren gaineko zubia eraberritzeko, Villanueva del Rio y Minas udalerrian. Zubitik Meridatik Los Rosaleserako trenbidea doa.
14 mila m² aldamio Rivera de Huesnaren ibarraren gaineko zubia konpontzeko
2023/10/30

Proiektuaren zeregin nagusia izan da Rivera del Huesnaren ibarraren gaineko zubia konpontzea. Bertakoek “Burdinazko zubia” deitzen diote, antzina zubi osoa, estriboak eta zubi brankak izan ezik, sareta itxurako egitura metaliko batez osatuta zegoelako. Geroago, gaur egun zubiak dituen hormigoizko  arkuak egin ziren.

Proiektuak soluzio tekniko egokia behar zuen, eta material asko eta orografiara egokitzea, eta bezeroari zerbitzurik onena eskaintzeko, azterketa teknikoa 3D teknologiarekin egin da Reviten. “3D teknologiarekin, errealitatetik hurbilago dagoen azterketa egiten da eta muntaketaren aurreikuspena zehaztasun handiagoz egin daiteke”, zehaztu du Sebastian Salvatierrak, ULMAko Muntaketen arduradun koordinatzaileak.