2012-2013 ikasturteko euskara eskolen balorazioa — Begira - Ulma aktualitatea

2012-2013 ikasturteko euskara eskolen balorazioa

Aurreko urteetan bezala, 2012-2013 ikasturtean ere hainbat lagun euskara ikasten aritu dira ULMA Taldean. Azken ikasturtean 4 talde egon dira eta guztira 30 lankide ibili dira eskoletan.
2012-2013 ikasturteko euskara eskolen balorazioa
2013/07/23

-     A2 – B1 maila: 8 ikasle

-     B1 maila: 8 ikasle

-    108-109 urratsa: 5 ikasle

-     111 urratsa: 6 ikasle

-     Beraien kabuz: 3 ikasle

Ikasleen asistentzia %60tik gorakoa izan da talde guztietan. Lan erritmoak kontuan izanda, asistentzia onargarria dela ondorioztatu du ULMA Taldeko Motibazio Lantaldeak.

Ikastaro amaieran ikasleei pasatako galdetegian jasotako emaitzen arabera, azken ikasturtean ikasleen gogobetetzea 7,72koa izan da.

Ondoen baloratutako atala irakaslearena izan da, 8 puntutik gora eman dizkiote eta; azalpenen argitasuna, taldearekin komunikatzeko ahalmena…

Baxuago baloratutakoak, berriz, asistentzia eta egindako aurrerapen maila: 7 puntu inguruan.

Inkesta bete duten guztiek datorren urtean ikastaroekin jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute. Irailean matrikulazio kanpaina martxan jarri eta irail amaieran hasiko da ikasturte berria.