Londresko Ebury Bridge Estate berritzeko ULMAren drainatze eraginkorra — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Londresko Ebury Bridge Estate berritzeko ULMAren drainatze eraginkorra

Londresko Ebury Bridge Estate berritzeko ULMAren drainatze eraginkorra
2026/01/14

Londresko Ebury Bridge auzoaren berritzea hiri berroneratzearen adibide bikaina da: Westminster City Councilek sustatutako proiektua, 30eko hamarkadako egoitza gune bat komunitate moderno, jasangarri eta pertsonentzako pentsatua bihurtu duena.

Esku hartzeari esker, 100 etxebizitza babestu berri, gune berde zabalak, haurrentzako jolasguneak eta oinezkoentzako inguruneak izango dira.

Testuinguru horretan,  drainatze sistema eraginkorra funtsezkoa da ur metaketak saihesteko, azpiegitura babesteko eta multzoaren jasangarritasun helburuetan laguntzeko.

Ezarri diren drainatze soluzioak

Proiektuaren beharrei erantzuteko, ULMA Architectural Solutions-ek hainbat kanal mota instalatu ditu, espazio bakoitzaren erabileraren arabera: Alde batetik, MultiV+ kanalak fatxaden perimetroan, sarbide bideetan eta haurren jolasgunean. Eta bestetik, eraikinetara sartzeko gunerako, Civil S kanalak aukeratu dira.

Drainatze sistema horiek ezartzeak funtzionamendu ona ziurtatzen du, baina horretaz gainera, hiri erresilientearen ikuspegi global baten parte ere badela erakusten du.

Proiektu irabazle bat

Proiektuak RICS Awards 2025eko Egoitza Garapeneko lehen saria jaso du.

RICS Awards sariek bikaintasun, berrikuntza, profesionaltasun eta hirigintza, eraikuntza, lurzoru kudeaketa eta azpiegituretako jardunbide egokiengatik nabarmentzen diren proiektuak aitortzen dituzte.

Azken batean, gizarte, ingurumen eta diseinu balioak eskaintzen dituen proiektu honi egin zaio aitortza.