Green Building Councilekin lankidetzan, gure bezeroei jasangarritasunerako trantsizioa erraztu nahi diegu
Honela, eraikuntza sektoreko beste aktoreekin bat egin eta gure bezeroei lana erraztea lortzen dugu, bide batez. Eraikuntza sektoreko profesionalei bideratutako plataforma hau eraikuntza produktu eta sistemen jasangarritasunari buruzko informazioa errazteko helburuarekin sortu zen. Era honetan, beren eraikinak VERDE, LEED edo BREEAM zigiluekin ziurtatu nahi dituzten eraikuntza enpresek, hauek lortzeko baldintzak betetzen dituzten material eta produktuak hautatzeko behar duten informazioa eskuragarri dute plataforma bakar batean.
Produktu kategoria guztiak barneratu ditugu prozesu honetan: aldamioak, enkofratuak (horma eta zutabetarako, igokariak, lauzako enkofratuak eta apo arinak), obra zibileko sistema eta segurtasun sistemak. Era honetan, gure produktuek LEED eta BREEAM eraikuntza jasangarriari lotutako bi zigilu nagusiak lortzeko duten gaitasuna bermatu dugu.
ULMA Construction-en aldetik helburu bikoitza bilatzen dugu zehaztasun eta gardentasun ariketa honekin: alde batetik, jasangarritasunarekin dugun konpromezua berrestea, honen oinarria produktu eta zerbitzu jasangarriak ekaintzea izanik, eta beste aldetik, sektoreko beste aktoreei beren eraldaketa prozesua ahalbidetuko duten produktuen hautaketa erraztea.