ULMAk Krakoviako Tauron Arena kirol pabiloiaren eraikuntza proiektuan parte hartu du
Fatxada 27 m-ko altuerara iritsi da eta jokalekutik estalkira arteko altuera 41 m-koa da. Estalkiari eusten dio egitura, 130 m-ko baoa duena, oso eraztun handi bat da,hormigoi armatuzko 40 zutaberen gainean muntatuta.
Oso lan itzela izan da, estaldura soluzio askorekin, horietako bat eta ikusgarriena izanik 400 m-ko zirkunferentziako eraztunaren apeoa, 40 m-ko altueran. Eraztuna zurkaiztu ahal izateko zinbria sendo bat erabili da; eraztunaren azpiko sabai sekundarioak, berriz, altuera txikiagokoak dira eta hori dela-eta dorre eta ALUPROP eskorekin zurkaiztu dira.
Zutabe zirkularrak, 22,65 m-ko altuerakoak, CLR enkofratu metalikoarekin gauzatu dira. Obrak amaitu arte, zutabeak, eraztun azpiko karga hormekin batera eraztunari eusten dion egitura osatzen dutenak, ORMA tenkagailuen bitartez bermatu dira.
Konplexua geometria bat baino gehiagoko hormekin diseinatu da. Horma zuzenak eta inklinatuak ORMA enkofratu bertikalarekin eraiki dira. Eta horma kurbatuak egiteko, ordea, BIRAMAX enkofratua erabili da.
Obran, gainera, BRIO aldamio multidirekzionala erabili da, burdineria lanak egiteko dorre mugikorrak muntatzeko. BRIO ere erabili da lanerako plataforma handi bat eraikitzeko, zeinak 70 m-ko luzera eta 670 m2-ko area zeuzkan. Horrela instalatu ahal izan dira berokuntza eta aireztapen sistemak pabiloi barruko tribunetan.