Karbono Aztarnaren Ziurtagiria mugarri garrantzitsua da ULMA Constructionen jasangarritasuneko estrategian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Karbono Aztarnaren Ziurtagiria mugarri garrantzitsua da ULMA Constructionen jasangarritasuneko estrategian

Karbono aztarna kalkulatzea eta bere jardueraren ondorioz igortzen dituen berotegi efektuko gasen emisio iturriak murrizteko ekintza zehatzak aztertzea eta aplikatzea dira ULMAren jasangarritasuneko estrategiaren barruan ingurumeneko inpaktua minimizatzera bideratutako neurrietako batzuk.
Karbono Aztarnaren Ziurtagiria mugarri garrantzitsua da ULMA Constructionen jasangarritasuneko estrategian
2024/10/30

Azken urteotan ildo horretan egindako lana aitortua izan da, pasa den urriaren 23an AENORek Erakundeen 1+2+3 Irismeneko Karbono Aztarnaren Ziurtagiriarekin eman baitzion, ISO 14064-1:2018 arauan ezarritako baldintzei jarraituz.

Ziurtagiri horrek agerian uzten du Espainiako operazio zentro guztietan berotegi efektuko gasen inbentarioa egiaztatu dela, eta 2022 eta 2023 urteetako 1+2+3 Irismenetako kategoriak hartzen ditu bere baitan.

Mugarri garrantzitsua da, eta energia iturri jasangarrietarako trantsizio energetikoa bultzatzeko ULMAn ezarritako beste neurri batzuen eskutik doa, horiek beharrezkoak baitira 2050ean neutraltasun klimatikorako bidean aurrera egiteko hartu dugun konpromisoa betetzeko.