ULMA Construcción-en MK sistemak Peruko distantziak txikiagotu egin ditu
![ULMA Construcción-en MK sistemak Peruko distantziak txikiagotu egin ditu ULMA Construcción-en MK sistemak Peruko distantziak txikiagotu egin ditu](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ulma-construccion-en-mk-sistemak-peruko-distantziak-txikiagotu-egin-ditu/@@images/image-900-a6f26b613afc2a3392b5480977e56bd7.jpeg)
ULMA Soluzioa
MK Sistemarekin beharrezkoak ziren konfigurazio guztiak planteatu ziren. Muntaketa prozesuan obran bertan aholkularitza eman izanak eta 204 t-ko MK hornidura azkarrak bermatu zuten produktuaren gehienezko errentagarritasuna.
MK zinbriak, 28,30 m luze diren muntaketa dorreak, MK arkua eta ohola muntatu eta desmuntatzeko muntatu ziren eta horretaz gain, hormigoia heldu eta husteko erabili ziren.
MK egiturekin oholaren 2 habeen kurbadura erradioa lortu zen hormigoi arkuan. 1,2 m zabal den sekzio angeluzuzenduna eta goragune aldakorrarekin (2 m hasieran eta 1,25 m gakoan), egituraren itxitura, alde nagusian, arrakastatsua izan zen.
MK sistema soluziorik eraginkor eta ekonomikoena izan zen. Erabilera anitzekoa eta moldagarria, eraikitzeko epe zorrotzak %100 betetzea ahalbidetu zuen.