ULMA Packaging-ek ZDF Alemaniako telebista publikoarekin dokumental serie bat egiteko parte hartu du
Irailetik aurrera estreinatuko den serie dokumental bat da zeinek enpresa munduko organizazio eredu desberdinak jasoko dituen. Kasu honetan, MONDRAGON korporazioan jarri dute beren interesa, mundu mailan kooperatiba arloan erreferentzia bait da.
Ekoizketa taldea, aurrez Alemaniako kooperatiba txikietan ibili da grabaketa lanetan eta oraingoan Korporazioko enpresa industrail bateko kooperatiba bazkideen testigantza eta irudiak jasotzeko interesa zuen. Hori zela eta ULMA Packaging, S.Coop. kooperatibara hurbildu zen bertako bi bazkideen iritziak jasotzeko asmotan. Lan arloko eta baita ere beren bazkide izaeraren betebehar eta eskubideei buruzko gaiak izan ziren elkarrizketako punturik nabarmenenak.
Alde batetik, Flow Pack lerroko muntatzaile espezialista den Unai Colinas eta bestaldetik Asia-Pazifikoko zuzendari komertzial den Mikel Kortabitarte elkarrizketatu zitutzten.
Ekoizketa taldea Arrasatera ere hurbildu zen bigarren egunez, bertako MONDRAGON korporazioko zentroan Ander Etxebarria Zabalkunde Kooperatiboko arduraduna elkarrizketatu zutelarik.
ULMA Packaging-etik kooperatiben ezaugarriak pixkat gehiago hedatzen lagundu degunaren ustea dugu. Gure ustez kooperatiba, lan antolakuntzan eredu izateaz gain, proiektu arrakastatsu eta iraunkorrak bermatzeko ezaugarri guztiak dituena.