ULMA itxitura eta fatxada CEIP ZELAIETAn
ULMA Architectural Solutionsek Itxitura eta Fatxada Aireztatuko soluzioa hormigoi polimerozko panelekin gauzatu du Haur eta Lehen Hezkuntzako Zelaieta ikastetxean, Bizkaiko Abadiño herrian.
Efizientzia energetikoa
Jabetzak eraikin oso efizientea nahi zuen, 0,20 azpiko transmisio-faktore termikoarekin, energia kontsumoan ZERO duen eraikina lortzeko. ULMA Fatxada Itxiturak premisa horrekin betetzen du, izan ere efizientzia energetiko handiko sistema industrializatua da, jasangarritasun irizpide gorenak betetzen dituena.
Egikaritze azkartasuna
Proiektuaren beste helburuetakoa zen obra osoa sei hilabetean amaitzea, epe oso doitua, bete zitekeena, baldin eta itxitura industrializatua enpresa bakarrak eraikiko balu. ULMA fatxada itxiturak, lehorreko multigeruza sistemari esker, obran jartzeko errendimendua eta kontrol erraztasuna ohiko itxiturarenak baino askoz handiagoak ditu, eta antzeko kostuan.
URA testuraren efektu optikoa
URA testuraren efektu optiko ikusgarriak berde tonalitate desberdinak erabili izanaren irudipena sortzen du. Egiazki kolore bakarra da, tonu desberdinen efektua lortzen duena URA testurak norabide desberdinetan instalatutako uhinetan duelako akabera (bertikalean, diagonalean eta horizontalean).
Halaber, CREAKTIVE testura erabili da, zeinak kolore beltzezko mahats-orria simulatzen duen, eta uhinen testura berdearekin kontrastean, obra hau edertasun handiko eraikin berezi bilakatzen duen.
FITXA TEKNIKOA
PROIEKTUAREN IZENA: CEIP ZELAIETA
• ARKITEKTOA: Inforlur
• FATXADA AIREZTATUA: 480 m2
• KOLOREA ETA TESTURA: VANGUARD URA Kolorea berde berezia eta CREAKTIVE Mahats orria M03.
• FORMATUA: 900 x 900mm
• KOKAPENA: Abadiño – Bizkaia
• APLIKAZIOA / ERAIKINAREN ERABILERA: Irakaskuntza zentroa
Erabilitako produktuak: Fatxada itxitura eta Fatxada aireztatua Vanguard gama, URA testura
Proiektu mota: Obra Berria