Enkofratze eta aldamio soluzio integralak Riadeko metroan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Enkofratze eta aldamio soluzio integralak Riadeko metroan

ULMAk ATTIEHrekin aliatuta lan egin du, Saudi Arabiako banatzaile ofiziala baita, eta aliantza horren bitartez enkofratu eta aldamioen soluzio integralak jarri ditu azpiegitura garrantzitsu honetan. Azpiegitura, sei linearekin eta 175 km-rekin diseinatu da, eta hiriak dituen 5,7 milioi biztanleri emango die zerbitzua, aurreikusita 2030erako 8,3 milioi biztanle izango direla.
Enkofratze eta aldamio soluzio integralak Riadeko metroan
2018/10/31

Riad Saudi Arabiako hiri bat da eta, munduko hiri handi guztiak bezala, gurpildun trafiko dentsitate handia dauka. Eta egoera hori hobetu ahal izateko eta hirirako sarbideak eta erdialdea, aireportua eta distritu finantzarioa lotzeko komunikazioak bermatu ahal izateko, Metro lineen sare bat eraiki du.

Euspen hormak altxatu dira lurraren kontra aurpegi bakarra duten enkofratu sistemekin. Galerien hormak, 6 metroko altuera baitute, ORMA enkofratu modularrarekin egin dira. Bere panel handiei esker eta osagarri gutxi behar dituenez, muntaketa eta desmuntaketa errendimendu handiz egitea bermatu da.

Honen moduko azpiegitura handiek lan plataforma ugari eta hainbat mailatan behar dituzte beti, bai eta igarobide eta sarrera gisako behin-behineko egiturak ere, esaterako eskailerak, pasabideak, etab. Zerbitzu horiek emateko BRIO aldamio multidirekzionala erabili da, seguruena baita; izan ere, Europako araudien arabera egiaztatuta dago eta, gainera, moldakorra denez edozein eratako egiturak muntatzen uzten du, ahalik eta erreferentzia kopuru gutxien erabilita.