Akabera arkitektonikoak Belo Horizonteko erdialdean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Akabera arkitektonikoak Belo Horizonteko erdialdean

'Cristo Rei katedrala’ eraikitzen ari dira Belo Horizonten, eta, amaitzen dutenean, Eliza Katolikoaren hiriko egoitza berria izango da. Oscar Niemeyer arkitekto brasildarrak 2006 eta 2010 artean diseinatutako azken proiektuetako bat erreferentziazko eraikin bat izango da hirian.
Akabera arkitektonikoak Belo Horizonteko erdialdean
2023/01/18

Elizbarrutiak berak duen ingeniaritza taldearekin egiten ari da obra garrantzitsu hau, eta ULMAk bertan parte hartu du, 2013an hasi zenetik. Proiektu berezi eta konplexu bat, enkofratu, zinbria eta aldamio sistemen gainean daukagun Know-How osoa erabiltzen ari dena, bai ageriko hormigoizko hormetarako sistemak, proiektuko egitura asko horrelako hormak dira-eta, bai zutabeetarako enkofratuak, lauza nerbiodunak eta sarbide aldamioak.

Konfiantzan oinarritutako harremana, lana arrakastaz eta bezeroak eskatzen dituen epeetan gauzatzea dakarrena.

Obrari buruzko datuak:

  • Ataria: 100 m-ko altuera
  • Kupula: 60 m-ko diametroa
  • Azalera: 24.000 m²
  • Edukiera: 20.000 pertsona
  • Auditoriuma: 800 pertsona

ULMA soluzioa: