ULMA 2010 Fruitlogistican — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

ULMA 2010 Fruitlogistican

Beste urte batez, ULMA Packaging barazki eta fruituen sektoreko azoka nagusia den Fruitlogistica ferian izan zen, merkatuari produktuak bikain aurkezteko eta berme osoarekin kontserbatzeko soluzioak erakutsiz. Azoka Berlinen egin zen, otsailaren 3tik 5era.
ULMA 2010 Fruitlogistican
2010/04/03

ULMA Packaging-ek barazki eta fruitu produktuen sektorerako soluzioetan duen bereizitasuna erakutsi zuen, eta horren oinarrian eskaintza zabal bat dago, enbasatzeko 6  teknologiarekin: Flow Pack (HFFS), Bertikala (VFFS), Termozigilatua, Termokonformatua, Film Zabalgarria eta Atzeragarria. Eskaintza osatzeko, produktua automatikoki kargatzeko instalazioak erakusten dira, baita lerroko amaierakoak, doitzeko eta paletizatzeko prozesu automatizatuekin.
Aipagarria da VTI 500 makina bertikalaren aplikazioa, barazkietarako, ultrasoinu bidezko soldadurako 4. gamakoa, eta berriro itxi daitekeen enbasearekin. Piperrak enbasatzeko instalazio automatikoak ere ikusmin handia bereganatu zuen, produktuaren karga automatikoarekin, Flow Pack FLORIDA bilgailurako.