ULMA Packagingek janari prestatua ontziratzeko soluzioen katalogo berria argitaratu du
Janari prestatuen sektoreak, beste edozein sektorek ez bezala, kalitate goreneko ontziratze soluzioak behar ditu, produktuaren aurkezpen bikaina egin ahal izateko eta produktua ezin hobeki kontserbatuko dela ederki bermatzeko, azken erabiltzaileak produktu freskoz eta gozoz gozatu ahal dezan eguneko edozein unetan, era sinplean eta erraz.
ULMAk badaki bere bezeroen arrakasta haien produktuen kalitatearen menpe dagoela, eta, beraz, produktuak eskaintzeko erabiltzen duten ontzi motaren arabera ere bai.
Horretarako, eta sektore honetara bideratuta ontziratze ekipoak garatzen izan dituen 50 urtetik gorako esperientzia dela-eta, ULMAk kalitate goreneko soluzioak bermatzen dizkizu zure produktuak merkaturatzeko.
Gure eskaintza teknologikoaren baitan sartzen da janari prestatuaren eta haragiz, hegaztiz, arrainez, barazki eta frutez egindako jakien industriaren barruko sorta zabal bat.