ULMA Construccionek OHSAS 18001 ziurtagiria lortu du
Ziurtagiriak laneko osasunari eta segurtasunari lotutako hainbat baldintza hartzen ditu kontuan, BSI erakundeak zehazten dituena (Bristish Standars Institutions), OHSAS 18001 eta OHSAS 18002 arauen bidez. Errekonozimendua nazioartean onartutako espezifikazioa da, Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema bat egiteko, ezartzeko eta jarduteko bete beharreko baldintzak ezartzen dituena.
Lantokiko segurtasuna eta osasuna funtsezkoak dira edozein enpresarentzat eta, bereziki, ULMA bezalakoentzat, bere jarduera eraikuntzaren industrian garatzen duen heinean, hau da, arrisku ugari dituen sektore batean. Hori dela eta, fabrikatutako produktu bakoitzaren segurtasuna bermatzeko ardura etengabea dago, baita horiek obran erabiltzeari eta muntatzeari dagokionez ere. Berez, ziurtagiri berri horren barruan ULMAren eraikuntzako sistema industrializatuen diseinua, ekoizpena, alokairua, salmenta ea muntaketa sartzen dira (aldamioak, apeoak, puntalak eta enkofratuak), baita ere sistema horiek obran bertan erabiltzea eta aplikatzea.