Europea de Carretillas-ek mantentze eta biltegi lanetarako bere berritasunak aurkeztu zituen ENCAJA 2014 azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Europea de Carretillas-ek mantentze eta biltegi lanetarako bere berritasunak aurkeztu zituen ENCAJA 2014 azokan

Europea de Carretillas-ek, ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Valentzian duen banatzaile baimenduak, mantentze eta biltegi lanetarako bere azken berritasunak aurkeztu zituen.
Europea de Carretillas-ek mantentze eta biltegi lanetarako bere berritasunak aurkeztu zituen ENCAJA 2014 azokan
2014/10/13

ENCAJA biltegi lanei, banaketari eta salmenta guneei lotutako azokaren edizio berriak eman zion hasiera urriari. Ekitaldiaren bigarren edizioazen, eta Valentzian egin zen, urriaren 1etik 2ra, hau da, asteazkenetik ostegunera.

Guztira 70 erakusle bertaratu ziren, eta biltegi zein mantentze lanetarako elementu, industria ekipamendu, paketatze eta ontziratze lan edo salmenta guneetarako teknologiei lotutako azken berritasunak erakutsi zituzten bertan.

ENCAJAk biltegi lanak, banaketa eta salmenta guneetako zereginak hobetzeko soluzio eraginkorrak eta benetakoak eskaintzen dizkie enpresei.

Aurten ere erakusketa gunea izan da azpimarratzekoa –erakusketa gunearen azalera iazkoa baino handiagoa izan da-, etabertan 25 enpresa baino gehiago izan ziren, simulazio eta erakusketa praktikoen bitartez beren berritasunik garrantzitsuenak erakusten.

Azokan parte hartu zuten enpresetako bat EUROPEA DE CARRETILLAS SL izan zen, ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Valentzian duen banatzaile baimendua, alegia. Europa de Carretillas enpresa 1990ean sortu zen, bezeroei eguneroko zereginetan hurbiltasuna, kalitatea eta konfiantza emateko asmoarekin, eta, denboraren poderioz, erreferente bihurtu da produktu berrien eta aukerakoen alokairu eta salmentaren sektorean, eta bere zerbitzu teknikoa, kalitate egiaztatua duena, bere bezero guztiei erantzun azkarra eta fidagarria emateko gai da.

ENCAJA 2014 azokaren egun berean beste hiru azoka ere egon ziren, zehazki hauek: Eurobrico, brikolajearen nazioarteko azoka; Iberflora, Landare eta loreen, teknologiaren eta lorategiko brikolajearen nazioarteko azoka; eta VegetalWorld, nekazaritzako berrikuntzen eta teknologien foro profesionala.