ULMA Forjak Bikain Ziurtagiriaren Zilar Maila lortu du, eta euskararekiko duen konpromisoa indartu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

ULMA Forjak Bikain Ziurtagiriaren Zilar Maila lortu du, eta euskararekiko duen konpromisoa indartu du

ULMA Forjak Bikain Ziurtagiriaren Zilar Maila eskuratu du. Aitorpen ofizial horrek erakundearen barruan euskararen kudeaketa, presentzia eta erabilera aitortzen ditu, azken urteotan egindako lanaren eta konpromiso kolektiboaren emaitza gisa
ULMA Forjak Bikain Ziurtagiriaren Zilar Maila lortu du, eta euskararekiko duen konpromisoa indartu du
2026/10/29

ULMA Forjak urrats garrantzitsua eman du euskararen normalizazioaren bidean, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Zilarrezko Maila eskuratuta. Kontseilu Errektoreak euskara maila estrategikoko arlo gisa kokatu zuen, ULMA Taldearen hizkuntza-politikarekin bat etorriz, eta Bikain ziurtagiria lortzea ezarri zuen helburutzat. Egindako lanari esker, helburua bete da, 650 puntuko emaitzarekin.

Bikain Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da, eta erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatu eta aitortzen ditu. Gainera, erakundeen indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatzen laguntzen du, etorkizunerako hobekuntza-bidea zehaztuz.

Ebaluazioak agerian utzi ditu ULMA Forjaren indarguneak, baita aurrerantzean landu beharreko alorrak ere. Horrela, euskararen erabilera eta kudeaketa indartzen jarraitzeko norabidea argi geratu da.

Lorpen hau posible egin duten langile eta kolaboratzaile guztien konpromisoa eta inplikazioa eskertu nahi ditugu.

Bikain ziurtagiriaren banaketa-ekitaldi ofiziala 2027ko urtarrilean egingo da