Continuous Engineering: ingeniaritzaren ikuspegi berri bat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Embedded Solutions

Continuous Engineering: ingeniaritzaren ikuspegi berri bat

ULMA Embedded Solutions-ek, IBM eta National Instruments-ekin batera “Continuous Engineering” buruzko ekitaldi bat antolatu du. Datorren ekainak 11n ospatuko da Madrilgo IBM Client Center-en
Continuous Engineering: ingeniaritzaren ikuspegi berri bat
2015/06/01

Produktu baten garapen prozesuan zehar trazabilitatea mantentzen laguntzen duen soluzioa aurkeztuko da ekitaldian. Sistemak bete beharreko baldintzetatik hasita, modeloen diseinuetatik froga automatizatuetarainoko lotura ziurtatuz DO-178B/C, ISO 26262, SPICE, IEC 61508 edo IEC 62304 moduko araudiak betetzen direla bermatuz.

Aurkeztutako soluzioak kasu erreal batean test prozesua nola erraztu dezakeen erakutsiko dute ULMA Embedded Solutions-eko ingeniariek, beraiek garatutako HIL (Hardware-in-the-loop) sistema bat eszenario moduan hartuta.

Informazio gehiago eskuragarri www.ulmaembedded.com -en