Diagnostic Grifols-en produktuen garapen zikloa nabarmen hobetu da ULMA Embedded Solutions-en lanari esker
Diagnostic Grifols-ek azterketa klinikoak egiten dituzten laborategitarako instrumentu, dispositibo eta erreaktiboak egiten ditu. Sektorea arautzen duten betebeharrak geroz eta zorrotzagoak izanik, bezeroak bere produktuen garapenaren bizi zikloaren gestioa hobetzeko beharra zuen, ziklo hauek 15 urteko iraupena izan dezaketelarik.
ULMA Embedded Solutions-eko ingeniariek, produktuen garapenaren bizi zikloaren gestioan duten esperientziarekin eta IBM Rational familiako erremintez baliatuz, kalitatearen eta testaren gestioa errazten duen soluzioa garatu eta martxan jarri dute. Soluzio honek, bezeroaren produktu guztien garapen prozesuko dokumentazioaren sorrera ere asko errazten du kostuak gutxituz.
Honetaz gain, ULMA Embedded Solutions-eko langileek 8000 test kasu baino gehiago migratzea lortu dute IBM Rational DOORS-etik (betebeharren gestiorako erreminta) IBM Rational Quality Manager-era (kalitatearen gestiorako erreminta). Prozesu hau ahalik eta automatikoena izan zedin, bi erreminten arteko lotura sortu behar izan dute, betebeharren eta test kasuen arteko trazabilitatea mantenduz.
Proiektuaren emaitza onak ikusita, IBMk egindako lanaren informazio zehatza jasotzen duen kasua publikatu du.