ULMA Packaging-ek Basque Culinary Center-ari laguntzen dio
ULMA Packaging-ek babes hitzarmen bat sinatu du Basque Culinary Center prestigiotsuarekin bere instalazioak Smart 300 makina termozigilatzailearekin hornitzeko.
Makina modelo hau bereziki aurrez sukaldatutako plater prestatuko ontziratzera zuzenduta doa. Ontziratutako janariaren zapore eta lurrin guztiak beregan edukitzeko ahalmentzen duen MAP (kontrolatutako atmosfera) sistemarekin dago hornituta.
Bestalde, saltsak dituzten jakiak ontziratzeko beste sistema bat du zeinek ontziaren hermetikotasuna ahalbidetzen duen.
Basque Culinary Center R+D, Zientzia Gastronomikoen Fakultatearen eta Sukaldeko Arteen ikerketa eta garapen zentroa da. Zentro honek sukaldaritza eta ostalaritzakin loturiko proiektu eta hitzarmenak bultzatzen ditu.
ULMA-ko termozigilatuko ontziraketa makinak eremu honetan dauka bere protagonista papela. Prestatutako plater desberdinek, kontsumitu arteko beren bizitzan behar dituzten freskotasun eta ñabardura guztiak mantentzeko balioko bait du. Plater konbinazio desberdinak probatuko dituzte eta aldi berean ontziratu osteko tratamendu-konbinazio desberdinak, plateren bizitza baliagarrirako hauei nola eragiten dieten analizatzeko.