4000 prentsa matxura eta ondoren desmuntatze lanak
Erregulazioa ez zuen makina geldi arazten baina bai produktibitatea eta kalitatea asko konprometitzen.
Hori horrela izanik, mantenketa ekintza programatu bat egitea beste aukerarik ez da egon.
Lan hau burutu ahal izateko, ezinbestekoa izaten ari da bertako departamentu guztien arteko koordinazioa, elkarlana eta ekarpena. Mantenketa lanak sei aste inguru iraungo dute.
Lehendabizi planifikazio eta produkzio sailek bideratuta, sei aste hauetako produkzioa aurreratu zen, eta ondoren prebentzio saileko oniritziarekin eta mantenketaren gidaritzapean produkzio, matrizeria eta mantenketako taldeek prentsa goitik behera desmontatzeko jardunean ari dira.
Bitxikeri moduan, prentsaren “korredera” jaitsi ahal izateko, kamioi-garabia berezi bat ekarri behar izan da. Pieza honek berak bakarrik 41Tn pisatzen ditu, eta fabrika barruko garabiaren ahalmenetik kanpo dago. Kamioia barrura sartzeko lekurik ez zegoenez, kanpoko aparkalekutik egin behar izan da desmontai prozesua, eta tentsio haundiko lanak izan arren momentuz lanak ondo atera dira eta hurrengo pausuak ematen ari gara.
Ondo bidean, martxo hasierarako berriro prest egongo da forjako linea. Seguru gure bezeroak zain daudela berriro aktibitatea abian jartzeko!