ULMA Piping 2016ko TUBE&WIRE azokan egon da, Dusseldorfen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

ULMA Piping 2016ko TUBE&WIRE azokan egon da, Dusseldorfen

ULMA Piping sektorearen azoka nagusian egon da apirileko lehen astean. TUBE&WIRE azoka bi urtean behin egiten da Alemaniako Düsseldorf hirian.
ULMA Piping 2016ko TUBE&WIRE azokan egon da, Dusseldorfen
2016/05/10

Altzairuan sektorea munduan krisi betean dagoelarik, aurten aurreko edizioetan baino euforia gutxiago hautematen zen.

Halere, 2.600 enpresa inguruk erakutsi dituzte beren produktuak, nobedadeak eta balioak, 110.900 metro koadrotan. 130 herrialde baino gehiagotako 69.500 bisitarik paseatu dute azokako 16 aretoetan zehar.

Bost egunak bizi-bizi joan dira eta ULMAko langileak, zuzendaritzatik hasi eta merkataritza nahiz erosketa departamentuetatik pasatuz, hortxe izan dira, jo eta su, ULMA Piping brida, osagarri forjatu eta gainerako “piping” produktuen fabrikatzaileen artean liderra eta erreferentea izatea eragin duten azken nobedadeak aurkezten eta balioak indartzen. Batez ere azken urteotako ibilbidea eta proiektuak munduan lortu duen finkapena azpimarratu da.

Erakusketako 50 metro koadroetan, negozioan landutako azken erronkak erakutsi ditugu, eta bezeroekin partekatu. Alberto Iñurrategi alpinistaren argazkia iruditzat hartuta, helburua munduari ULMA Pipingen lan egiteko era erakustea izan da. Talde lana, konpromisoa, fidagarritasuna eta sakrifizioa bezalako balioak izan dira ULMAren oinarrizko mezuak, betiere giza faktorea nabarmenduz arrakastarako tresna nagusi gisa.

Guztia ala guztia jai gastronomiko-kultural baten barruan, horri esker euskal kultura Alemaniako hirira hurbildu ahal izan baita. Bezeroek eskertu eta bete-betean disfrutatu duten aparteko puntu bat.