Ulma Construction
Berrikuntzaren saria MK enkofratu sistema unibertsalerako
MK enkofratu sistema unibertsalak soluziorik berritzaileenaren saria jaso du TopBuilder lehiaketaren hirugarren edizioan.
Lehiaketan eraikuntzako enpresak saritzen dira, baina baita eraikuntzaren sektorean irtenbide berritzaileak eta ekintzaileak eskaintzen dituzten IT enpresak ere. Errekonozimenduak kalitate handiko eraikuntza segurua eta iraunkorra aitortzen du.
TopBuilder sarien epaimahaia kide hauek osatu dute, besteak beste: prof. dr hab. inz. Runkiewicz Leonard –Eraikuntza Ikerketarako Institutukoa–, dr hab. inz. Kazimierz Szulborski –Varsoviako Unibertsitate Teknologikoko Arkitekturako fakultatekoa–, eta Burzyńska Danuta –Builder aldizkariko erredaktore burua–.
Sarian abenduaren 2an banatu ziren, Pałac Lubomirskich negozio zentroan (Varsovia), 2011ko TopBuilder galaren ospakizunaren barruan.