Atmosfera eraldatuko produktu xerratuetarako enbase berritxigarri berria flow pack biltzeko makinarekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

Atmosfera eraldatuko produktu xerratuetarako enbase berritxigarri berria flow pack biltzeko makinarekin

Xerratutako produktuetarako enbase berritxigarria da, atmosfera eraldatuan (MAP) ontziratutako haragi zein gazta produktuetarako, produktuen bizitza baliagarria luzatzeko. Enbase berritxigarria denez, nahi den beste zati eta nahi den maiztasunarekin kontsumitzeko aukera ematen du.
Atmosfera eraldatuko produktu xerratuetarako enbase berritxigarri berria flow pack biltzeko makinarekin
2012/03/03

Irekitzeko eta ixteko sistemak hesi moduko etiketa bat dauka, enbasearen hermetikotasuna bermatzeko; enbasearen kostuari horrek eragiten dion igoera hutsala da, oso kontsumigarri merkea delako, beste sistema berritxigarri batzuekin alderatuta.

Etiketaren azalera osoa pertsonaliza daiteke eta, ondorioz, film neutro bat erabil daiteke, saltzeko puntuari begira paketearen irudiari kalterik egin gabe.

Irekitzea zein ixtea oso erraz egiten dira, eta behar beste aldiz errepika daiteke enbasearen bizitza baliagarri osoan zehar.

Sistema ULMAko enbasatzeko makinen modelo desberdinetan erantsi daiteke, eta, ARTIC modeloan, esaterako, minutuko 90-100 paketeko abiaduran lan egin dezake.

Finean, enbase praktikoa eta merkea, kalitateko produktuek kontserbatzeko behar dituzten bermeekin.