Nola eman bertikaltasuna fatxada horizontal bati — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Nola eman bertikaltasuna fatxada horizontal bati

Nola eman bertikaltasuna fatxada horizontal bati
2020/12/31

Galdetuko banizu zer alderdik ematen dion nortasuna eraikin bati, fatxada dela erantzungo zenidake seguruenik. Eta bai, zuzena da; izan ere, hori da obrari begiratuta ikusten dugun lehen gauza eta obrari nortasuna ematen diona.

Tonalitateaz edo testuraz gain, badira konposizio estetikoan ere parte hartzen duten beste elementu arkitektoniko batzuk, eta gaur junturen garrantziaz hitz egin nahi dizut.

Panelen arteko junturek funtzio eraikitzailea dute, baina haratago joan gaitezke eta apaingarri gisa ere erabil ditzakegu. Nabarmenduko gaituzten akaberak lortzeko. Izan ere, osagai horiek ikusgai egon daitezke (edo ez) eta, horregatik, kasu batzuetan funtzio estetiko garrantzitsua dute.

Adibide bat  jartzerik nahi?

Gaur proiektu bat ekartzen dizut, eta proiektu horretan junturak zeregin garrantzitsua eduki zuen. Lleidako Udaltzaingoaren Buruzagitza da; sekulako eraikina da, 5,293.93 m2-ko azalera dauka, hain zuzen ere.

Orokorrean, bi solairuko eraikin trinko baten itxura dauka, eta bere gorputzak gutxi egiten du gorantz. Bada, proiektu honetan eta bertikaltasun gehiago emateko, akabera estetiko soila eta dotorea lortu zen hiru elementu hauei esker:

20 mm-ko junturak: Bertikaltasuna fatxada horizontal batean

Gure instalazio sistemarekin juntura aukera desberdinak erabili daitezke, eta eraikin handi honetarako 20mm-ko juntura erabili zen. Irtenbide honek bertikaltasun sentsazioa ematen laguntzen du, zerrenda estuak sortzen baititu –kasu honetan aluminiozkoak– tonalitate iluneko fatxadaren gainean.

Badakigu junturak diseinu tresna baliagarriak izan daitezkeela arkitektoentzat fatxadak proiektatzeko unean; horregatik, baditugu beste aukera batzuk, hala nola 3,5 mm-ko juntura, 8 mm-koa eta 15 mm-koa.

Harri testura duten polimero hormigoizko plakak

Polimero hormigoia plakak pertsonalizatzeko aukera ematen duen materiala da, plaken testurak zein koloreak pertsonalizatzen uzten baitu. Materiala moldakorra delako egin daiteke hori.

Esku artean dugun kasuan, fatxada aireztatua lur arbeltsuaren testura duten plakekin estalita dago eta tonalitate iluna dauka. Aukera hori ezin hobea da lur landuaren eta denboraren joanak landutako harriaren itxura naturala emateko.

Bertikalki jartzeko sistema

Gainera, harri testura duten polimero hormigoizko plakak jartzeko, bertikalki jartzeko sistema erabili zen, eta sistema horrek lehen esandako bertikaltasuna, existitzen ez den bertikaltasuna, nabarmentzen lagundu du.

Zer iruditzen azken emaitza? Guri ikaragarri gustatzen zaigu.

Eta ez guri bakarrik, izan ere, proiektuak, “Mestura Arquitectes” arkitektura estudioaren zuzendaritzapean egindakoak, lehen saria eskuratu zuen “Terres de Lleida”-ko 4. Arkitektura Erakusketan, Sustapen Publikoko Eraikin Berrien kategorian.