ULMA Orga Jasotzaileak negozioa T- REX europar proiektuan parte hartzen ari da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileak negozioa T- REX europar proiektuan parte hartzen ari da

Europako enpresa txiki eta ertainei negozio eredu berritzaileagoetan sartzen laguntzeko helburuaz
ULMA Orga Jasotzaileak negozioa T- REX europar proiektuan parte hartzen ari da
2013/11/11

Tekniker Fundazioak koordinatuta, proiektu honen baitan dagoen partzuergoa Alemania, Finlandia eta Italiako enpresek eta Europako unibertsitate eta zentro ospetsuek osatuta dago; Espainiatik, berriz, Cie Legazpi, EsenergiaVortex eta Ulma Orgak Jasotzaileak dira partaideak.

Hainbat sektoretan, esaterako makinen, garraioaren edo robotikaren sektoreetan (proiektu honetan sektore horiek parte hartzen dute) nabarmena da negozio eredu berrien hedapena mugatua dela, sarri askotan ekipamendu ondasunen fabrikatzaileak edo saltzaileak pieza edo ordezko piezen hornitzaile baino ez baitira, eta ez baitute beste aukera askoz zabalagoak aurreikusten, esaterako zerbitzua ematera eta hornitzailearen eta bezeroaren arteko harreman iraunkorrak eta konfiantzazkoak ezartzera bideratutakoak.

Hori dela eta, proiektu hau garatzeko motibazioa izan da produktuen zein zerbitzuen bitartez soluzio berritzaileak eskainiko dituzten negozio bide berriak bultzatzea, bezeroei balio erantsi handiko soluzioak eskaintzeko eta fabrikatzaileek zein bezeroek, biek, onura izan dezaten, ez bakarrik kostuak murriztuta, produktuen bizitza zikloa nabarmen luzatuta ere bai, ingurumenari egin ahal izango dizkioten onurez gain.

Proiektu honek garatu nahi dituen negozio eregu berriak zerbitzura bideratutakoak dira, iragarpen teknikak zein produktuak birdiseinatu eta berrerabiltzeko teknikak aplikatuz eta erabakiak aukeratutako produktuaren elementu kritikoen egoera teknikoa monitorizatzeko on line sistemetan jasoz produktuen bizitza luzatzeko asmoarekin garatutakoak.  

“ULMA Orga Jasotzaileak negozioaren kasuan, proiektua bere alokairu negozioarekin bat dator erabat, eta oso egokia da Laguntza Teknikoko Zerbitzua hobetzeko eta makinak alokatzen dituzten bezeroentzat informazio garrantzitsua emango duen flota kudeatzaile propioa izateko dugun premiari erantzuteko”, Produktu Zuzendari Asier Agirregomezkortak esan duenez.

Ekimen honekin egungo jokaleku eta premietarako egokiagoak diren soluzioak bilatu nahi dira, eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen optimizazioa bezeroarekiko harremanetan argudio garrantzitsuenetako bat izan dadin.