ULMA Inoxtruck, nazioartekotzako prozesuan murgildurik
Bere sare komertziala Europara zabaltzea lortu du, Portugal, Irlanda, Erresuma Batua, Islandia eta Noruegan itxitako banaketa akordioei esker, besteak beste. ULMA Inoxtruckek merkatuan, ibilbide komertzialean eta salmenta ondorengo zerbitzuan ezagutza handia duten banatzaileen alde egin du. Sarea osatzen duten enpresak ospe handikoak dira, mantentze ekipo estandarren marka liderren komertzializazioan ibilibide luzea egindakoak direnak, baina orain arte ezin izan direnak elikagaien sektorean sartu, kalitatea eta segurtasuna eskatzen duten ekipoak falta izateagatik.
Europako sare komertziala sortzeko, ULMAk MCFErekin azken di hamarkadetan izan duen harremanean oinarritu dira batez ere, Irlanda, Portugal, Erresuma Batuen kasuan, adibidez. Hala ere, Islandia, Dainamerka eta Norvegia bezalako Europako arrantza industria herrialdeen kasuan, beraiek izan dira guregana etorri direnak.
Nazioarteko merkaturatzearen lehen fase honetan, equipo herdoilgaitzen gamak izugarrizko harrera ona izan du aurkeztutako leku guztietan, gamaren berrikuntza, esklusibotasuna eta pretsonalizazioari esker, eta Casa Tarradellas, Carrefour, Campofrio, Ahumanos Sabal, Quesos Babydel, Zorba Chilled Foods, Salatmesteren MS Iceland Dairies bezalako enpresa nazional edo nazioartekoei esker, hauek dagoenenko euren fabrikazio guneetan gure ekipuak baitituzte.