Ulma Lifting Solutions
Orga Jasotzaileak negozioak karpeta korporatibo berria aurzkezten du
Enpresaren oinarrietako bat da bezero bakoitzari ahalik eta modu egokienean erantzutea, horretara kotratu pertsonalizatua eta profesionaltasuna eskainiz. ULMA Manutentzio Zerbitzuen hiru alor nagusiek ere badute (Orga jasotzaileak, Erabilitako Orgak eta Ordezko Piezak) protagonismoa karpeta korboratiboan.
Dossier berria katalogo batek eta hainbat liburuxkak osatzen dute. Kit hau bezeroaren helburuetara egokitutako soluzioak emateko diseinatu da eta behar eta testu inguru ezberdinetara egokitu da. Komertzialki ULMA Orga Jasotzaileez gain, bestelako filial eta negozio unitateetara ere zabal daiteke.
Diseinu garbia, koherentzia, edukien arteko harremana, banaketa orekatua eta material grafiko ona dira proiektu honen ardatz nagusiak eta modu horretan lortu da lanerako tresna erosoa, eguneratua eta praktikoa izatea.