ULMA Constructionek Peruko Pacasmayo zementu plantaren modernizazio proiektuan parte hartu du. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Constructionek Peruko Pacasmayo zementu plantaren modernizazio proiektuan parte hartu du.

Urterako 1,6 milioi t zementu ekoizteko ahalmenarekin, Piuran kokatutako planta berria Latinoamerikako modernoena bihurtuko da.
ULMA Constructionek Peruko Pacasmayo zementu plantaren modernizazio proiektuan parte hartu du.
2016/01/21

ULMA Constructionek ekipamenduak eta sistemak hornitu ditu obrarako, siloak, toberak, biltegiak, prozesaketarako eraikinak zein planta barruko sarbideak eraikitzeko.

Materiala entregatzeko azkartasuna,sistemen segurtasuna eta horrelako obretan lortutako esperientzia funtsezkoak izan dira proiektua esleitzeko orduan.

ULMAk gauzatutako eraikin ugarien artean, zementuaren siloak 70 metroko altuera du, murru zilindrikoak eta lauza konikoak. 10 metro altueran, kanpoko eraztunak BMK kontsolen bere sendoa behar zuen. Murru zirkularretan konfiguragarriak, eta muntatzen errazak, COMAIN panelei eusteaz gain esaterako, eraztunaren enkofratua–, lanerako plataformak kokatu ahal izateko maila bat ere eraiki da, ferraila eta enkofratze lanak egiteko.

ENKOFLEX habe sistema ezin hobea da lauzazko espazio interferentziadunak enkofratzeko, eta berdin geometria berezietarako. Sistema horixe aukeratu dute eraikinaren zatirik handienean lauza enkofratua egiteko. BRIOrekin konbinatuta, bai zinbria formari zein aldamioari dagokionez, lauzaren kargak eta pertsonen eta laneko ekipamenduen gainkargak jasan ditu.

ULMA Constructionek berretsi egiten du Peruko merkatuan duen lider posizioa, herrialdeko proiektu nagusietan parte hartuz.