Ulma Forged Solutions
SPOOL-en fabrikazioa garatzen dihardu ULMA Piping-ek
Korrosioari aurre egiteko aleazioaz estalduriko spoolen lehen eskari handia jaso du ULMA Piping-ek. Spool bat, fluidoen garraiorako brida, ukondo zein tuboz neurrira eraikitako elementu bat da.
Normalean, altzairu zein altzairu erdoilgaitzdun elementuekin eraikitzen dira. Zenbait material korrosiboentzat ordea, barrutik estaldura berezi bat eman behar izaten da berme nahikoa izan dezan. Estaldura kapa hau nikel portzentai handia duen metal-aleazio bat izaten da eta GTAW soldadura teknika konplexu baten bitartez aplikatzen da. Espezifikazio eta homologazio maila altua izaten da. Eskari honen kasuan, mundu mailan 4 enpresa soilik daude homologatuta lan mota hau egiteko, tartean ULMA-Piping. Mugarri bat izango da beraz, estaldura-spoolen merkatu irekierara begira.