Martxoko txarla informatiboetako saioak ULMA Piping-en
Batetik Oñatiñ, Martxoak 10ean, ostegunez, goiz eta arratsaldeko bi saioetan bilduta izan ginen ULMA Talde-ko departamentu zentraletako batzar aretoan.
Aurten prezeski, 2016-2020 Plan Estratejiko berriaren lehen aurkezpena egin genuen bertan gure lan talde osoari.
Baita ere, 2015eko ekitaldia itxieraren datu nagusienak aipatu genituen eta, batipat, 2016ko urte ekitaldia nola hasi dugun, kartera eta lan karga egoera eta pil-pilenen mahai gainean ditugun gaiak.
Hurrengo egunean, martxoak 11an, ostirala, Lazkaoko Forjan izan genuen hirugarren eta azken txarla informatiboen ekitaldia. Hemen alboan jartzen dizuegu ikusgai egun hartako argazki bat testigantza moduan.
Hemen ere, ohizkoen ditugun 2015-eko ekitaldi itxiera eta 2016-ko urte hasierako lan egoerak aipatu genituen.
Baita ere 2016-ko urte honetarako dauzkagun erronkarik nagusienak, inbertsioak, prozesu hobetzeak eta abar.
Bereziki konbenio berriaren adostasunaren berri eman genuen, zeinaz 2018-ko urtera arte sinatuta uzten dugun lan baldintzen akordioa.
Izan ziren gai ordenetako puntuez gain ondoren iritzi trukaketetan eta egindako galde-erantzunetan irten ziren puntu interesgarri askoak ere.
Guztiak dira kontutan hartzekoak eta zihur erronkaz betetako 2016 urte honetan lagungarri izango zaizkigula.
Hemendik eskertu bileretan parte hartu duzuen guztioi.
Gure proiektuaren (gure proiektuen) norantzak ondo ulertzetik abiatuta errezago egingo zaigu ondoren etorriko zaizkigun jardunen zailtasunak eta laztasunak gainditzea eta aurrera ateratzea.
Urtetik urtera, pixkanaka bada ere, parte hartzean gehiagora goaz, eta aurten bereziki interesgarri joan diren sentsazioarekin gelditu gara bertaratu garen guztiok.
Hurrengoetara arte denoi!