ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Euskaltelek Adegiren babesarekin antolatu duen Prest 14 Jardunaldian parte hartuko du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Euskaltelek Adegiren babesarekin antolatu duen Prest 14 Jardunaldian parte hartuko du

Elkartzeko eta harremanetan egoteko guneak sortzen jarraitzeko helburuarekin eta “Elkarrekin, handiago” lemapean, Euskaltelek ULMA Orga Jasotzaileak negozioa gonbidatu du Prest 14 Jardunaldiaren baitan enpresen arteko lankidetzako esperientziak ezagutzera emango duten enpresen taldean parte hartzera.
ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Euskaltelek Adegiren babesarekin antolatu duen Prest 14 Jardunaldian parte hartuko du
2014/11/21

Prest 2009az geroztik urtero egiten den ekitaldia da, eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago ideia, aukera, joera eta balio berriak eta, oraingoan, enpresako aliantza estrategikoak ezagutu eta haiei buruz gogoeta egiteko elkargune eta harremanetarako gune bat sortzeko asmoarekin. Abenduaren 4an Donostiako Kursaalean “Elkarrekin, handiago” lemapean egingo den jardunaldian arrakasta izan duten hurbileko kasu eta esperientzia batzuk ezagutuko dira, esaterako ULMA Orga Jasotzaileak eta Aprolis enpresa frantziarrak –Monnoyeur Taldeko enpresa eta Frantzian makinak alokatzen dituzten enpresetatik bigarrena- elkarren artean sortutako lankidetzaren kasua, bide berritzaile eta desberdinei ekiteko eta zure etorkizun profesionaleko harremanak ezartzeko gako eta jarraibide gisa.

Aurreko edizioetan elkarreragina, sare sozialak, enpresen erantzukizun soziala eta interneteko publizitatea, eta ekintzailetasuna aztertu  ziren.

Aurten, aurreko edizioetan bezala, 200 enpresa baino gehiago eta zenbait ikastetxe etortzea espero da, gazteen talentua eta beteranoen esperientzia konbinatzeko eta haien arteko harremanak bultzatzeko eta ideiak trukatzeko.

Hainbat adituk, tartean Lehiakortasuneko Euskal Institutuko lehendakari Jose Luis Larreak, Adegiko lehendakari Pello Guibelaldek edo Euskalteleko zuzendari nagusi Fernando Ojedak, jardunaldiaren gai nagusiari helduko diote eremu instituzionaletik, eta Enpresen aholkulari eta komunikatzaile Antonio Cancelok, berriz, Euskadiko enpresen arteko aliantza estrategikoen egoeraren gaineko eztabaidan parte hartuko du.

Aurretik esandako hizlariak ez ezik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia eta Euskalteleko lehendakari Alberto Garcia Erauzkin egongo dira ekitaldian.