ULMAk Mexikoko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasle talde baten bisita hartu du
Bi masterrek, bukaera aldean, aurreikusten dute 20 bat egunetan MONDRAGONeko ingurune kooperatiboan murgiltzea, bertatik bertara ezagutzeko esperientzia kooperatiboaren garapenaren gakoak. ULMA Construction eta ULMA Packaging dira unibertsitateko ikasle talde honen ibilbidea osatzen duten kooperatibetako bi, eta ikasle gehienak gizarte ekonomiako erakundeetan edo horietatik hurbil dauden unibertsitate eremuetan ari dira ikasten edo lanean.
ULMA Constructioneko lantegia eta Showrooma bisitatu zituzten Raul Garciaren eskutik eta, ondoren, eguna bukatzeko, ikasle taldeak Showroomaren gela batean egin zen debate batean parte hartu zuen. Debateak lagundu egin zien errealitate kooperatiboa osatzen duten kontzeptuak errazago ulertzen, hala nola interkooperazioa, lidergoa, berrikuntza edo erakunde kultura.