ULMA eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren arteko lankidetza akordioa — Begira - Ulma aktualitatea

ULMA eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren arteko lankidetza akordioa

ULMAk eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lankidetza akordio bat lortu dute talentuaren prestakuntza eta kudeaketaren arloan, eta, horren bidez, ULMA unibertsitate zentroaren “ESTU Enpresa Laguntzaile” bihurtu da.
ULMA eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren arteko lankidetza akordioa
2022/07/21

ULMAk bere gain hartutako konpromisoetako batzuk dira ordaindutako praktikak eta gradu amaierako lanak erraztea ikasleentzat, prestakuntza ikastaro espezializatuak ematea, ULMAren instalazioetara bisitak antolatzea ikasleentzat, eta eGIPUZKOA GIE-UPV/EHU lantaldea finantzatzea, MotoStuden nazioarteko lehiaketan garapen eta diseinu propioa duen motozikleta prototipo batekin parte hartzeko.

Eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, berriz, konpromisoa hartzen du bere instalazioetan ikasleentzat interesekoak diren baterako jardunaldiak antolatzeko, bai eta ULMA Taldeko enpresetara bisitak antolatzeko ere bere ikasleentzat. Konpromisoa hartzen du, halaber, bere hedabideetan ULMA Taldeari buruzko informazioa eta ULMAk eskaintzen dituen praktika eta  gradu amaierako edo master amaierako lanei buruzko informazioa erakusteko.

“Akordio horrek frogatzen du erakunde bien ardura dela gure ikasleen eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza hobetzea. Ardura horrek lotura estua du talentua bilatzearekin, erakartzearekin eta atxikitzearekin, eta badakigu hori jada badela, eta etorkizunean are gehiago izango dela, euskal enpresek duten erronka handienetako bat”, ULMA Taldeko zuzendari nagusi Iñaki Gabilondoren ustez.