Atzerrira joatea; goraka datorren fenomenoa
Krisiaren eraginez, nabarmen areagotu dira atzerrira joateko prozesuak, izan ere, gaur egun, esperientzia aberasgarria ez ezik aukera bakarra ere izan daiteke atzerrira joatea. Ernst & Young enpresak egindako azterketa baten arabera, atzerrira joandako profesionalaren ohiko profi la honako hau izan ohi da: 37 urteko gizonezkoa (%71), ingelesez dakiena, goi mailako ikasketaduna, enpresan 5 eta 9 urte bitartean daramana eta helburuko herrialdean batez beste 3 urte egiten duena. ULMA enpresan, gaur egun, 17 pertsona daude atzerrian.
Horietako bat Edward de Marta da, ULMA Construccion-ek Singapurren duen fi lialeko zuzendaria. Edwardek bere esperientzia kontatu digu.
“2007an erabaki zen Singapurren ULMA Construcción-en filiala sortzea, hiru arrazoi hauek erakarrita: herrialde horretan eraikuntza sektoreak bizi zuen gorakadak; Asiako hego-ekialdeko merkatuari erantzuteko Singapur kokapen estrategikoa izateak, eta, azkenik, negozioak egiteko leku horrek ematen zituen erraztasunek. Hiri-estatua den Singapur Asiako hego-ekialdeko herrialderik garrantzitsuenetako bat da, finantza sistema sendo batekin eta negozioak sortzeko erraztasun handiak ematen dituen ekonomia ireki batekin. Hango ekonomia librea da, eta, aurreikuspenen arabera, hazkunde ekonomiko handia izango da bertan. Munduko zentro logistikorik handienetakoa da. Singapurren, edozein enpresa jarduera martxan jartzeko negozioak egitea oso erraza da, oso herrialde lehiakorra baita, lehen mailakoa, batere ustelkeriarik eta burokraziarik gabea.
Eraikuntza materialen eskaera handia zen, eta enkofratu eta aldamio sistema gutxi zegoen.
2006an herrialdearen hazkunde handia hasi zen. Eraikuntzaren sektorean inbertsio handiak egin ziren hurrengo hamarkadari begira. Eraikuntza materialen eskaera handia zen, eta enkofratu eta aldamio sistema gutxi zegoen. Singapur, plataforma aproposa da Asiako hego-ekialdean eta Pazifikoko Asian edozein negozio hedatzeko. Izan ere, agertoki bikaina izan zen gure filialari arrakastaz ekiteko. Etorkizunera begira, gobernuak apustu argia egin du bai sektore publikoan bai pribatuan inbertsioak handitzeko; horretarako, azpiegitura eta bizitegi proiektu berriak abiaraziko dira eta horrek guztiak modu positiboan eragingo du gure hazkundean.
La confianza que me dieron y la valoración de mis capacidades me dio mucho ánimo y motivación para liderar este proyecto.
2008ko hasieran, bakarrik joan nintzen hara ULMA Formwork Singapore Pte. Ltd. sortzeko prozesuari ekitera eta gune hartan ULMA Contrucción-en bide berria zerotik abiaraztera. Nigan jarri zuten konfiantzak eta nire gaitasunez egindako balorazioak asko animatu eta motibatu ninduten proiektuaren lidergoa hartzeko. Negozioa bizkor abiarazi dugu, enkofratu sistemen eskaera handia baita eta merkatuan halako material gutxi baitago. Materialen lehen edukiontziak segituan iritsi ziren eta bi obra garrantzitsutan jarri genituen, non material beharra nahiko handia baitzen. Gure bezeroak eraikuntzako enpresak dira, bai japoniarrak bai korearrak. BCAk (Building and Construction Authority) jarritako segurtasun eskakizunak direla-eta, obretan bezeroek enkofratu sistema osoak behar dituzte, segurtasun elementu guztiak barne, eta tokiko gure lehiakideek ez daukate hori ondo garatuta. Bestalde, gure produktuen produktibitate handia baloratzen dute muntatze eta desmuntatze lanetan, produktuok arinak eta modulartasun handikoak baitira.
2008ko udan, Nekane emaztea eta gure seme Daniel Singapurren zeudela, denok batera atzerrian bizitzeari ekin genion, hiri-estatu horretan munduko ia milioi bat atzerritarrek egin duen legez. Badago estereotipo ugari Asiako hego-ekialdeari eta Singapurri buruz. Telebistan modan dauden programek hirian dagoen bizitzaren zati bat bakarrik eta oso partziala den errealitate bat erakusten dute. Atzerrira joandakoaren bizimodua erraza dela dirudien arren, une askotan zailak diren egoerei egin behar zaie aurre. Aldaketa kulturala oso handia da eta lehen minututik ikasi beharreko xehetasunak daude. Ez zara oso bero eta adeitsu agertu behar. Txartela esku biekin eman behar da. Aurkezpen txartela ezinbestekoa da, nahiz eta aisialdian egon: business is business. Singapurren ingelesa hizkuntza ofiziala da, mandarin txinerarekin, tamilarekin eta malaysierarekin batera.
Opor egun batzuk dauzkagunean, gertuko hondartza exotikoetara ihes egiteko aprobetxatzen dugu, Singapurren bertan ez baitago halakorik; itsasontziak egunaren 24 orduetan ibiltzen dira-eta joan-etorrian, horrek dakarren kutsadura guztiarekin. Singapurreko klima, urte osoan zehar, tropikala, oso hezea eta beroa bada ere, montzoiagatik aldi euritsuak izaten dira. Hemen, ohikoa da golfean egitea negozioen munduan; beraz, ikasi egin behar izan dut, gure bezeroekin txapelketetan parte hartzeko. Orain hobbya da niretzat, eta gutxienez hilean bitan egiten dut golfean.
Finean, Singapurren bizitzea esperientzia handi eta atsegina izaten ari da guretzat lan, familia eta gizarte arloetan; hala ere, bizimodu honek badu sakrifiziotik ere, bereziki deserrotze sentipenagatik.”
SINGAPUReko gaueko irudia.