Ulma Construction
Sar zaitez ULMAren bihotzean Showroom Immersion-ekin
Erabiltzaileek showroomaren esperientzia honetan, 360º-ko bira egin ahal izango dute ULMAren soluzioak eta proiektuak hobeto ezagutzeko.
![Sar zaitez ULMAren bihotzean Showroom Immersion-ekin Sar zaitez ULMAren bihotzean Showroom Immersion-ekin](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/sar-zaitez-ulmaren-bihotzean-showroom-immersion-ekin/@@images/image-900-1ef0113547ac258b1462bd6fa4ce2027.jpeg)
Ibilaldi birtual honek showroomaren espazio guztiak edozein unetan, edonondik eta nahi den erritmoan ezagutzeko aukera ematen du. Gainera, produktu guztiek oso modu bisualean eskaintzen dute informazio zehatza. Plataforman sartzean, produktuen eta soluzioen informazio osoa guztiz eskuragarria da posizio zirkuluak erabiliz.
Showrrom honetan ULMA produktuen portafolio osoa ikusi ahal izango da: horma, zutabe edo lauza enkofratuak, zubiak egiteko soluzioak edo sistema igokariak. Sar zaitez eta ikusi zeure kabuz.