Iraunkortasuna Varsovia erdian
Varsoviako EuroCentrumen moduko eraikinak dira sektorean jarraitu beharrekoa markatzen dutenak. A klaseko bulegoen eraikin modernoa da, hau da, eraikuntza iraunkorreko arauen arabera diseinatutako eraikina. Kasu honetan, U.S. Green Building Council erakundeak ematen duen LEED aurre ziurtagiria lortu da.
Eraikinak 14 solairu ditu, 67.000 m2 inguruko azalera bulegoekin, atari berdeekin eta merkataritza eta zerbitzuko guneekin, eta beste bi solairu lur azpian, 615 autotarako aparkalekuekin.
ATR Sistema autoigokariei esker azkar egikaritu dira Poloniako Eurocentrum Konplexuaren bi guneak Eraikinaren erdigunea, eskailera kaxa bi eta igogailu zuloak dituena, enkofratu autoigokarien bi sistemarekin eraiki da. Soluzio biak MK sistemarekin diseinatu dira.
Eskailera kaxen hormigoizko azalerek kalitate baldintza zorrotzak bete behar zituztenez, ATR sistemaren gainean enkofratu modularrak jarri dira, eta horrela kanpoaldeko hormetarako nahi ziren akaberak lortu dira. Barrualdeko hormetarako, berriz, ENKOFORMhabeen enkofraturako sistema erabili da.
Pilareak enkofratu zirkular metalikoarekin egin dira. Gero, hormigoi armatuzko lauzak egin dira ENKOFLEX habeen enkofratuarekin, EP eskoretan zurkaiztuta. T-60 zinbria ere erabili da eraikinaren erdian eta altuera handian lauza bat egiteko.