ULMA kanalak Zaragozako Caixaforum kultur etxe berrian
Kultur etxe hori La Caixa Fundazioaren zati da eta Anselmo Clavé 4 Etorbidean dago, tren geltokiaren ondoan. Lurzatiak 4.407 metro karratuko eremua hartzen du bere baitan. Publiko guztiei begirako obra da eta hainbat kultur jarduera eskaintzen ditu, hala nola, hitzaldiak, mintegiak, zinema, musika eta antzerkia.
Guztira 90 metro lineal instalatu dira kultur etxearen inguruetan, produktu gama desberdinak erabiliz dagozkion saretekin.
Horietako bat SELF gama izan da, SELF200 eta EUROSELF200 modeloekin, biak ala biak sareta galbanizatua dutenak. Kanal horiek egokiak dira oinezkoentzako guneetarako.
Erabilitako beste kanaletako bat M100 modeloa izan da, MINI gamako altzairu galbanizatuko saretarekin.
Azkenik, MULTIV+ gamako kanalak ezarri dira, MULTIV150 kanala zehazki, sareta burdinurtu nerbiodunarekin. Kanal horiek V motako diseinua dutenez, ura abiadura handiagoan drainatzea ahalbidetzen dute, kanalaren eragin autogarbitzailea hobetuz.
Drainatze kanal horiek soluzio egokia eskaini diote obraren osotasunari.