ULMA, MONDRAGONen Ekonomia Zirkularreko Lantaldeko kidea — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA, MONDRAGONen Ekonomia Zirkularreko Lantaldeko kidea

MONDRAGON zentro korporatiboak Ekonomia Zirkularreko Lantaldea antolatu du. Dibisio ezberdinetako kooperatibek osatzen dute lantaldea, eta horien artean ULMA Construction kooperatiba dago.
ULMA, MONDRAGONen Ekonomia Zirkularreko Lantaldeko kidea
2019/06/28

Lantalde honen helburua, non ULMA Constructionek parte hartzen duen, foro bat ezartzea da, Ekonomia Zirkularraren gainean informatzeko, eztabaidatzeko eta ezagutzak eta jardunbide egokiak trukatzeko, jakinda ekonomia zirkularraren oinarriko printzipioa dela produktuen “bizitza zikloa ixtea”, ondasunak eta zerbitzuak eginda eta aldi berean lehengaien, uraren eta energiaren kontsumoa murriztuta eta horiek alferrik galtzea gutxituta.

Foro horrek IHOBE Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoaren aholkularitza eta babesa dauzka, eta lagunduko du MONDRAGONeko kooperatiben jardueretan eta negozio arloetan eragina eduki dezaketen teknologien, finantzaketa laguntzen eta ekonomia zirkularreko araudi edota estandarren inpaktua identifikatzen eta aurreikusten.