Aurrez muntatutako soluzioak, Tampako Nazioarteko Aireportuan, AEBn — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Aurrez muntatutako soluzioak, Tampako Nazioarteko Aireportuan, AEBn

Tampako Nazioarteko Aireportua handitzeko, enkofratzeko eta zurkaizteko soluzioak behar izan dira taxietara sartzeko bide berrirako.
Aurrez muntatutako soluzioak, Tampako Nazioarteko Aireportuan, AEBn
2021/02/18

Hillsborough konderriko Abiazio Agintaritzak 'A' Taxiwayrako zubi berri baten proiektua garatu du Tampako Nazioarteko Aireportuan, haren edukiera handitzeko eta sarbidea errazteko.

Taxietara sartzeko 1.000 metroko zubi berria aireportuaren iparraldeko muturrean dago, gutxi gorabehera 230.000 m²-ko eremuan. ULMAk enkofratzeko ekipoa jarri du hiru bao eta 10 metroko altuera dituen zubia eraikitzeko.

Egitura zirkularretarako, ULMAk enkofratu metaliko zirkularra jarri zuen soluzio moduan. Lauzaren kasuan, VR Mahaiak erabili dira, guztira 4.360 m², MK txarrantxekin, eta zurkaizteko, ALUPROP aluminiozko eskorak.

VR Mahaiak zein ALUPROP soluzioak ULMAren biltegietan muntatu dira aurrez. Horrela, obran muntatzeko denborak murriztu dira eta produktibitatea handitu da.